miércoles, 26 de octubre de 2011

"BARAKA"

"Baraka" izeneko dokumental honetan munduko paisaia ezberdinak ikus ditzakegu, batzuk gizakiak sortuak, besteak, naturak berak eskeiniak.
Irudiak ikusgarriak dira, lasaitasunez ikusteko dokumental oso gomendagarria.


martes, 18 de octubre de 2011

Martiodaren analisi eta proposamenak


Foronda gunetik Mártiodara gerturaketa eginik erabileren inguruko analisi sakonagoa gauzatu dugu; hori bai, foronda guneko eskala zabalagoa alde batera utzi gabe. Analisi honen bitartez gure programa lantzerako orduan tresnatzat izango dugun erabilera-planoa lortzea dugu helburu.




 

martes, 4 de octubre de 2011

Foronda gunearen analisia

Herrietako biztanleria hiru perfil ezberdinetan sailkatu eta hauen eguneroko ekintzak zein intentsitate eta non gauzatzen dituenaren arabera grafiko batzuk egin ditugu. Argi ikusten da bizi guztia edo gehiena Gasteizen egiten dutela. Herriak lo egiteko eta hobbietarako bakarrik erabiltzen dira, Gasteizenganako dependentzia handia dutelarik.


 Bizi fluxua intentsoagoa da Gasteizen herrietan baino tartean harresi itxura hartzen duen hutsune handi bat geratzen delarik. Bestalde, mungimendu guztiak herrietatik Gasteizera ematen dira eta ez alderantziz. Lortu nahi duguna mungimendu hau bi norantzetan burutzea da erdiko tarte horri bizia emanez sortu nahi ditugun interbentzio batzuen bidez. Honekin batera herri-herri komunikazioa indartu nahi da. Herri hauek ustartu nahi dira nortasun propioa izatera hel daitezen beti ere beraien arteko batasun batekin. Azkenean, Gasteizen pareko nukleo bat sortu nahi da batak bestea asetuko duena.
Helburu hau lortzeko eta herri hauek erreaktibatzeko bi bide ikusten ditugu posible. Alde batetik gaur egungo produkzioaren dibertsifikazioa, aberltzaintza eta nekazaritza produktu berrien bitarte eta beste aldetik gaur egun lantzen diren produktuei etekin gehiago ateratzea eta balio gehigarri bat ezartzea. Modu honetan lanpostu gehiago, hortaz ekonomia suspertu eta jendea herri txikietara mugituko zen eta biztanleria handituko zen.
Hasierako proposamena beraz honetan datza: alde batetik puntu finko bat herri bakoitzean bere izaera indartzeko eta bestetik eskualdea batuko duen behin-behineko erabilera anitzeko elementu aldakorra. Azken elementu honen iraupena inguru hontan landatutako uzten zikloaren araberakoa izango da.