jueves, 23 de febrero de 2012

Maketarekin hainbat froga egin eta astearteko zuzenketaren ondoren badirudi jorratu beharreko bidea argitzen doala. Nire helburua espazio estatiko baina aldakorrak lortzea izanik, argia da jorratuko dudan bidea.

Egunean zehar eguzkiarekin batera argia aldatuz doan heinean, sortutako espazioak ere etengabe aldatuko dira eta apropos bilakatuko dira erabilera bat edo beste jasotzeko. Espazioen argiztapena etengabe aldatuko da eta erabilerak honekin batera. Eraikina gauez ere erabili behar denez, argiztapen artifizialak ere berebiziko garrantzia izango du.

Bolumen edo planoen kokapenarekin eta argiztapen artifizialaren kontrolarekin jolastuz lortu beharko dut helburua, egunean zehar Cuchilleria 28n argi egoera ezberdinak lortuz.

domingo, 12 de febrero de 2012

Landutako ideiak Cuchilleria kaleko orubera eramatean, lekuaren analisi subjektibo bat gauzatu dut.

Alde batetik orubearen eguzkitzapena aztertu dut, honek eragina izango baitu aktibitateen kokapena erabakitzeko unean. Eguzkiaren norabideagatik eta mediarenek sortutako itzalagatik etengabeko gune itzaldua izango dugu alde batetik. Gainontzeko zatian, zenbat eta gorago joan argiztapen maila altuagoa izango da.

Bestalde, orubearen lokalizazioak 3 pribatutasun maila ezberdintzeko aukera ematen digu. Alde publikoena kaleari begira dagoena izango da eta honetan kaleari erantzuna eman beharko zaio modu batera edo bestera. Bestetik, atzealdea ez da zonalde guztiz pribatua Gasteizeko alde zaharrean dauden tarteko kaleen ondrioz. Hala ere, bide hauek ez dira asko erabiltzen eta esan dezakegu gune erdi pribatua dugula hemen. Azkenik, gune pribatuena erdigunean kokatutakoa izango da, bi medianerek babesten dutena.

                                      EGUZKITZAPENA                                        PRIBATUTASUNA


Faktore hauek konbinatuz eta orubea bolumen karratu bezala hartuz, argitasunaren eta pribatutasunaren araberako zatiketa egin dezakegu.




Argi dago, aurrekoan aktibitateak argiztapen mailaren arabera sailkatu nituen bezala, pribatutasun mailaren arabera ere banandu beharko direla.

++ EGUZKIA HARTU / OTOITZ EGIN / LO EGIN


+ DANTZATU / IRAKURRI / HITZALDIA

- TERRAZA IREKIA / ORTUA / ERAKUSKETA / TABERNA


sábado, 11 de febrero de 2012

Nekazal ingurutik alde egin eta hirian murgiltzera goaz oraingoan.
Proposatutako proiektu berria Gasteizeko alde zaharrean kokatzen da, Cuchilleria kalean hain zuzen. Orubea hutsa da betearen artean, berriro bete ez den aspaldi egindako zuloa. Hau aprobetxatuz aktuazio gunetzat hartuko dugu Cuchilleria 28ko orubea.

Jarritako baldintzak kontutan hartuz, sortu beharreko espazioa indefinitua izan behar da, aldakorra, erabilera ezberdinetara moldatuko dena, eta gainera egun eta gau erabili ahal izango dena. Beraz, espazio banatzaileak ez dira finkoak izango, mugikorrak agian? Banatzailerik ez bestela?

Espazioa nolabait mugatu egin behar da eta jasoko diren aktibitateentzako prestatu, baina banatzaile fisikoak erabili beharrean zergatik ez ARGI NATURALA erabili? Erabilera ezberdinek argi mota eta kopuru anitzak behar dituzte eta alderantziz ere, argi ezberdinek aktibitate bat edo beste iradokitzen dute. Tabernak ilunak izan ohi dira intimitatea bilatzeko asmoz, liburutegiek aldiz ez dute ezer ezkutatzen eta argitasuna bilatu ohi dute. Modu honetara, aktibitate ezberdinak behar duten argi kopuruaren arabera sailkatuko ditugu:


+++ EGUZKIA HARTU / TERRAZA IREKIA / ORTU KOLEKTIBOA

++ IRAKURRI / OTOITZ EGIN (argi zenitala)

+ ERAKUSKETA / DANTZATU / HITZALDIAK / MUSEOA

- ATERPETXEA / TABERNA



Argiaren lanketa hartuko dut beraz abiapuntutzat, erabiltzaileei argi anitzdun espazioak eskeiniz arkitektura honen bitartez definituko delarik.