miércoles, 16 de noviembre de 2011

TIPOLOGIAK DEFINITZEN


Aste hontan, programa zehaztu dugu. Hasiera baten programarako planteatu genituen erabilerak aztertu ditugu eta batzuk finkoak izan behar dutela argi izanik hauek finkotzat planteatuko ditugu: Produkzioa, Biltegiak eta Ukuiluak. Izan ere hauek urte osoan erabiliko dira eta kokapen finko bat eskatzen dute.

Beste hiru erabilerak, hau da Merkatua, Aldi baterako Etxebizitza eta Ikerketa zentrua aldi baterako direnez behin behinekotzat planteatu ditugu. Baina ohartu gara erabilera hauek ez direla independienteak, hau da, beste erabilera baten osagarri direla, hortaz, aurreko hiruren ANEXO edo PARASITO bezala planteatu ditugu. Erabilera horren beharra sortzen denean jada finkoak diren erabileretara gehituko diren anexoetan gauzatuko da erabilera hau, modu honetan erabilera bi, hiru,...gehituz eraikin espazifikoago bat sortuko da.


Eraikin/modulo finkoak kokatzerako orduan azpiegituren sarea izan dugu kontutan, hau da ur eta elektrizitate sarea, ondoren anexoak kokatzean hauek sare orokorrera konektatzeko. Horrez gain, landa lurren erabilera mota eta intentsitatea kontuan izan dugu. Kokapena gauzatzerako orduan biltegi eta ukuiluei dagokienez urrutiagoko eskala batera jo dugu herrixken eta Gasteiz-herrixken arteko harremana sendotzeko baina produkzioa herrian kokatu dugu, hiri nukleoa eta hiri bizitza indartzeko asmoz.


Eraikin finkoen eraikitze sistemari dagokionez, lehenik eta behin zimentazioa izango dute. Egitura arina egin da eta aurrefabrikatua. Portiko bidezko egitura planteatzen dugu, ur isurialde bakarrarekin (euri-urak modu egokian isurtzeko). Fatxadari dagokionez, zurezko fatxada bentilatu bat planteatu dugu: naturaltasuna, egonkortasuna eta berotasuna.

Anexoen kasuan akabera metalikoa planteatzen dugu: behin-behinekotasuna eta finkoenganako kontraste estetikoa finkatuz. Eraikin finkoen kasuan, batzuetan isolamendua beharrezkoa izango da eta beste batzuetan ez, eta solerarekin ere gauza bera.


Eraikin finkoen tipologia zehazteko lehen hastapenak egin ditugu. Biltegi eta ukuiluekin hasi gara hauek landa lurretan kokatuko direlako hortaz pasaian impaktu beretsua izango dute. Biltegi mota bi desberdindu ditugu eskari desberdinak dituzten gauzak biltzeko, lehenengoak, gariaren biltegiak, tenperatura eta aireztapen eskari jakin batzuk ditu gariaren kontserba egokirako. Bigarrena, aldiz, makinaria eta ureztatze sistema gordetzekoak ez ditu tenperatura eskaririk, hortaz isolamendu gabekoa izango da.

Ukuiluari dagokionez 10 behirentzako ukuiluak planteatu dira, hauen zaintzarako beharrezkoak diren elikagai eta tresnak gordetzeko biltegiarekin. Ukuilua ere isolamendu gabekoa izango da. Portiko tarteei dagokionez, 6 metrokoa erabili da guztietan modulazio bat mantentzekotan. Produzkoaren tipologia lantzeke dugu, hala ere ulertzen dugu herri nukleoan kokatzean bolumetria eta kokapen konplexuagoa izango duela nahiz eta besteekiko akabera eta estetika bera mantendu nahi dugun.


Anexoen kokapenari dagokionez, 6metroko portiko tarteekin korrespendientea izatea planteatzen dugu. Anexo hauek finkoen egiturari nolabait lotzea planteatzen dugu, nahi eta anexoak autoportanteak izan daitezkeen.