sábado, 11 de febrero de 2012

Nekazal ingurutik alde egin eta hirian murgiltzera goaz oraingoan.
Proposatutako proiektu berria Gasteizeko alde zaharrean kokatzen da, Cuchilleria kalean hain zuzen. Orubea hutsa da betearen artean, berriro bete ez den aspaldi egindako zuloa. Hau aprobetxatuz aktuazio gunetzat hartuko dugu Cuchilleria 28ko orubea.

Jarritako baldintzak kontutan hartuz, sortu beharreko espazioa indefinitua izan behar da, aldakorra, erabilera ezberdinetara moldatuko dena, eta gainera egun eta gau erabili ahal izango dena. Beraz, espazio banatzaileak ez dira finkoak izango, mugikorrak agian? Banatzailerik ez bestela?

Espazioa nolabait mugatu egin behar da eta jasoko diren aktibitateentzako prestatu, baina banatzaile fisikoak erabili beharrean zergatik ez ARGI NATURALA erabili? Erabilera ezberdinek argi mota eta kopuru anitzak behar dituzte eta alderantziz ere, argi ezberdinek aktibitate bat edo beste iradokitzen dute. Tabernak ilunak izan ohi dira intimitatea bilatzeko asmoz, liburutegiek aldiz ez dute ezer ezkutatzen eta argitasuna bilatu ohi dute. Modu honetara, aktibitate ezberdinak behar duten argi kopuruaren arabera sailkatuko ditugu:


+++ EGUZKIA HARTU / TERRAZA IREKIA / ORTU KOLEKTIBOA

++ IRAKURRI / OTOITZ EGIN (argi zenitala)

+ ERAKUSKETA / DANTZATU / HITZALDIAK / MUSEOA

- ATERPETXEA / TABERNA



Argiaren lanketa hartuko dut beraz abiapuntutzat, erabiltzaileei argi anitzdun espazioak eskeiniz arkitektura honen bitartez definituko delarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario