Kanpoan zein barruan erabilera anitzak jaso ditzazketen espazioak sortu nahi izan ditugu.
Banaketa ireki bat planteatu dugu, espazioa egitura diren karga hormen bidez banatuz. Oinarrizko banaketa bat da, erabilera anitzak jasotzea ahalbidetzen duena eta hauen arabera azpibanaketa berriak planteatzea. Hauek dira zenbait aukera:
Gure proiektuan oso garrantzitsua izango da argiztapena. Perimetro guztian goitiko argia izango dugu espazioaren muga ezarriz eta erabilerak argi sarrera naturaletara hurbilduko dira. Honez gain, argiztapen artifizialak garrantzia handia izango du barruko espazioaren kalitatean.
Hauek dira barrualdean sortutako zenbait txokoren itxura:
erakusketa gelara sarrera
sarrera lur-azpiko espaziora
igerilekua
Maketaren zenbait argazki
Gure helburua hemendik entregara barne espazio honen adierazpena izango da, materialtasuna, argi intentsitatea, perspektibak etab. modu egokian adieraztea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario