domingo, 11 de septiembre de 2011

adimen kolektiboa helburu

Aurtengo ikasturteak berrikuntzak dakarzki, edo hori dirudi behintzat. Blogaren bitartez gure lanen artean erlazio berri bat sortuko dugu, informazio trukaketa etengabe bat. Honela, Juan Freirek lehengo bideoan esaten duen bezala, ikasketa modu berri honen parte izatera pasatuko gara, aldi berean informazio hartzaile eta emaile bilakatuz. Interesgarria. Orain arte hartzaileak baino ez gara izan, gure ideia eta akatsak gutxi batzuek bakarrik ikus zitzaketelarik.
Informazio jario etengabe bat dugu helburu ikasturte honetan, ikuspuntu eta lan egiteko modu berrien ezagutza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario