domingo, 11 de septiembre de 2011

paisaia

Paisaia subjektiboa da. Ardidun landa batean batek lana ikusten duen bitartean, beste batek askatasuna ikusten du. New Yorkeko zeru arraskarietan batek progresoa ikusten duen bitartean, beste batek gehiegikeria. Paisaia ez da existitzen honek aurrean bi begi begirale ez baditu. Begi hauek izango dira paisaia hori interpretatuko dutenak.

Hala ere, paisaia hitza ia beti erlazionatzen dugu naturarekin, eta ez gara konturatzen gizakia garela hein handi batean paisaia sortzen eta moldatzen duena. Eragindako transformazio hauen bitartez ezagutuko dugu inguru horretan bizi den gizartea, hemen erakutsiko digu zein den bere naturarekiko erlazioa. Beraz, paisaia mirestean honek gugan eragindako sentimenduez gain honen ezaugarriei zorrozki erreparatzen badiegu, inguruko pertsonen bizitzeko modua ere ezagutuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario