lunes, 2 de abril de 2012

Mapa kontzeptuala egiterako orduan, nahita edo nahi gabe, garrantzia eman diogu hiritarren arteko harremanei, gaur egungo gizarte indibidualtasunean barrena...Hareman kolektibo edo HORIZONTAL horrek lantzea izango da gure helburutariko bat, beti ere banakakoen beharrak alde batera utzi gabe.



Gure proposamenean parte hartuko duten erabiltzaile desberdinak kontuan hartu ditugu, beti ere kontuan izanda lehentasuna emango zaiela ohiko erabiltzaileei eta konexio bat mantenduko dela Gasteiz inguruko nekazal lurretako herritarrekin, hau da nekazariekin.



Erabiltzaileekin eta erabilera desberdinekin harreman posibleak aztertu ditugu, bai erabiltzaile konbinaketekin eta baita erabilera konbinaketekin harreman eta konbinazio anitzak sortzen direla ohartu garelarik.


Erabileren garapenerako BI ESPAZIO desberdin identifikatuko ditugu, alde batetik BARNEA, espezifikoa, zehatza. Bestetik ERDI-KANPOa, hau izango da antolatzailea, kale izaerakoa, mailakatua, bertan partehartzaile edo ikusle izan gaitezke.


"Barne" edo elementu itxiak ez dira espezifikoak izango erabilera jakin baterako, hauen izaera mota bateko edo bestekoa izango da eta horren arabera erabilera jakin batzuk gertatuko dira hauetan, hau da, espazioen kalitatea definituko dugu.

Barne espazio hauek erdi-kanpo espazioarekin tartekatuko dira, beti ere eremuko ardatz eta harremanak kontuan izanik:


Espazio mailakatu eta kale izaeradun ardatz horrek Brasilgo SAMBODROMOA dakarkigu burura...

No hay comentarios:

Publicar un comentario