jueves, 15 de marzo de 2012

programa: lehen asmoak

Gasteizeko proiektu berriari heltzeko asmoz, programaren inguruan hausnartzen hasi gara. Orubea ikutu baino lehen, gure helburuak argitzeari ekin diogu.
Sortu beharreko eraikin honen bitartez alde zaharreko biztanleen beharrei erantzun bat ematea dugu helburu. Honengatik, eguneroko erabilerei emango diegu garrantzia handiena hauei espazio finkoak emanez; eta noizean behineko erabilerak eguneroko espazioetan txertatzen saituatuko gara lekua ahalik eta gehien aprobetxatuz. Helburua beraz, espazioak ahalik eta gehien aprobetxatzea izango da espazio hilak desagerraraziz.
Programa anitza aurkezten zaigu oraingoan. Aurkeztutako erabileretan zentratuz, hauek dira oraingoz aukeratutakoak:

· espazio balio anitza - eraikinaren ardatz eta antolatzaile izango da
· merkatua
· igerilekua, kanpo eremu batekin harremanean egongo dena
· Txillida zentruarekin lotura
· ostalaritza - komertzioak beharrean taberna eta restaurantea planteatzen ditugu elkargune puntu gisa
· ikastaroetarako lokalak - erabiltzen ez direnean jendearentzako eskuragarriak izango direnak
· zinema - sala bat besteak baino handiagoa izango da auditorioaren funtzioa jaso dezan. Iruditzen zaigu auditorioak oso noizean behineko erabilera izan dezakeela eta hemengo ekintzak zinema aretoan edo espazio balio anitzean gauzatzea proposatzen dugu, ekintzaren tamaina eta ezaugarrien arabera.
· spa gunea alde batera uztea pentsatu dugu iruditzen zaigulako erabilera nahiko esklusiboa dela. Hala ere, posible ikusten dugu igerilekuarekin batera erlaxazio gune bat sortzea baina igerilekuaren zerbitzuekin batera dagoena.


Guzti honekin hiritar guztientzako eskuragarriak diren zerbitzuak eskaintzea dugu helburu, espazioaren aprobetxamendu maximoa lortuz, etengabeko erabilera hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario